EUSKAL HIZKUNTZA
Ekaitz-txori txikia
Paiño común
Pétrel tempête
Familia: Hidrobatidoak
Ordena: Prozelariformeak
Klasea: Hegaztiak
Gorputz-luzera: 15 cm
Ekaitz-txori txikia Europako hegazti itsastar txikiena da. Lumajea beltza edo iluna du oro har eta ipurtxuntxur zuria du. Hankak beltzak ditu eta isatsa karratua. Ugal-sasoinan izan ezik beti itsasoan ibiltzen da, sarritan itsasuntzien atzetik. Ugal-sasoian itsasoan pasatzen du eguna eta gauez itzultzen da itsasertzera. Habia itsaslabarretako zuloetan egiten du.
Pelekaniformeak (pelecaniformes ordena)
Pelekaniformeen ordena nahikoa anitza da, baina guztiek lau hatz dituzten oin palmatuak dauzkate. Nahikoa hegazti handiak dira
(40 cm eta 1,8 m bitarteko tamaina dute) eta guztiak urtarrak (itsastarrak zein ur gezetakoak) dira. Munduan 57 espezie bizi dira. Europan sei espeziek egiten dute habia eta Euskal Herrian batek bakarrik.
Ezaugarri nagusiak
Pelekaniformeek arrainak jaten dituzte batez ere, baina modu desberdinetan harrapatzen dituzte horiek. Batzuek altuera handietatik murgilduz harrapatzen dituzte, beste batzuek gainazaletik gertu hegan doazela edo igerian dabiltzala eta badaude beste hegaztiei oka eginarazi eta janaria lapurtzen dietenak ere. Normalean, oso latitude altuetan ugaltzen diren espezieek latitude baxuagoetara migratzen dute, baina inoiz ere ez dute ekuatorea zeharkatzen.
Ugalketa
Pelekaniformeak ugaztun harraparirik ez dagoen lekuetan ugaltzen dira (labarretan, irletan…) eta leku horiek urriak direnez, koloniak eratzen dituzte. Gainera, hainbat espezietako aleak ez dira ugaltzen koloniatan ez bada. Habia egiteko lekua arrek aukeratzen dute eta bertatik inguruko emeak erakartzen saiatzen dira gorteiatzearen bidez. Bikotea eratutakoan arrak habia egiteko gauzak bilatzen ditu eta emeari ematen
dizkio habia egiteko. Gero habian bertan kopulatzen dute. Espezie asko-
tako aleek bikotekide berbera aukeratzen dute urtero eta sarritan, habia leku berean egiten dute. Bestalde, askotan koloniatan oso sarriak izaten direnez, hurbileko bikoteen arteko liskarrak usuak dira. Arrautzak bi bikotekideek inkubatzen dituzte eta txitoek hainbat aste egiten dituzte habian. Denbora horretan, gurasoek ekarritako janaria erdi liserituta jaten dute.
Banaketa
Pelekaniformeak ia mundu guztian bizi dira eta kontinenteen barrualdean eta eskualde polarretan soilik falta dira. Hala ere, talde guztiek ez dute banaketa orokorra. Batzuk tropikoetan soilik bizi dira, beste batzuk tropikoetan eta eskualde epeletan eta gutxi batzuk poloetan zein tropikoetan bizi dira.
ITURRI: "EUSKAL HERRIKO FAUNA" (ornodun lehortarrak)
anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak
EGILEAK: Jon Larrañaga
© ELHUYAR, K.E., USURBIL (Gipuzkoa), 1996
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Si tienes algún comentario no dudes en hacerlo. Gracias.